Itzuli

ZIENTZIA ETA ARTEA

Fitxa teknikoa:

Zientzia eta artea, eskutik helduta

Guggenheim Bilbao Museoaren hogeigarren urteurreneko ospakizunen barruan sortu zen ekitaldia. Zientziek eta arteek duten era askotako loturak bistaratzea du helburu, izan ere, ezagutza-mota bat bera ere ez dago besteetatik erabat isolatuta. Programa honi esker, bertaratutakoek gertu-gertutik ezagutu ahal dituzte arte-adierazpideen (musika, poesia, pintura, etab.) eta zientzien (matematika, fisika, etab.) artean dauden harremanak.

Zientzialariak eta artistak biltzen dituzte saioek, hainbat diziplina eta ikuspuntu uztartuta, itxuraz hain urrun dauden bi ezagutza-modu horien arteko era askotako harreman konplexuak jorratzeko.

Zientzia eta Artea erakunde hauen arteko lankidetzak ahalbidetu du:

Itzuli