Itzuli

UPV/EHU – UPNA KULTURA ZIENTIFIKOKO MASTERRA

Fitxa teknikoa:

Kultura zientifikoa, prestakuntzaren eta komunikazioaren arloetako profesionalen zerbitzura

Kultura Zientifikoko Katedrak bultzatuta sortu zen UPV/EHU-UPNA Kultura Zientifikoko Masterra, bere eskumenen esparruko ikasketak eskaintzeko asmoz. Hezkuntzako eta komunikazioko profesionalen ezagutza eta esperientzia kultura zientifikoko gaiekin osa ditzaketen edukiak eta tresnak emateko diseinatuta dago. Graduondoko ikasketa hauetako irakasleak ikerketan, dibulgazioaren eta komunikazio zientifikoan nahiz zientziaren filosofian eta historian trebatutako adituak dira.

Era modularrean antolatutako online ikasketak direnez gero, graduatu berriei ez ezik, curriculuma eta prestakuntza osatzeko interesa duten jarduneko profesionalei ere eskaini nahi diegu masterra egiteko aukera.

UPV/EHU-UPNA Kultura Zientifikoko masterra erakunde hauen arteko lankidetzak ahalbidetu du:

Itzuli