Project Description

Itzuli

Voyager 1 izarrarteko espaziora iritsi da

Fitxa teknikoa:

Voyager 1 zunda espazial robotikoa 1977an jaurti zuten eta, 2013an, izarrarteko espaziora iritsi eta historiaren orrialde berri bat idazten hasi zen, gizateriari lehenengo aldiz ingurune horretara hurbiltzeko aukera eskaini zion neurrian.

300 urte eguzki-sistematik irteteko

Zundatik jasotako emaitzen arabera, Voyager 1 heliopausa zeharkatu eta izarrarteko plasmarekin harremanetan izan zen bi aldiz; azkeneko aldiz, 2013ko apiriletik maiatzera bitartean.

Voyager 1 zundaren joanaldia ez da eten eta, 300 urte barru, Oorten hodeian sartu eta gure eguzki-sistematik irtetea espero da. Hauxe da Lurretik urrutien iritsi den espazio-ontzia.

Itzuli