Project Description

Itzuli

Trappist-1, Lurraren tamainako zazpi planeta harritsu dituen izar-sistema

Fitxa teknikoa:

Bizitzarako baldintza onak izan ditzaketen Lurraren antzeko exoplanetak detektatzea da astronomia modernoaren helburuetako bat. 2017an, ikertzaile talde batek, zenbait urte lehenago aurkitutako Jupiterren tamainako Trappist-1 izar-sistemaren analisiaren emaitzak aurkeztu zituen.

Ur likidoa egon daiteke

Taldearen behaketak argitu zuenez, gutxienez, Lurraren antzeko tamaina eta neurriak dituzten zazpi planeta harritsu dabiltza biraka izar horren inguruan.

Gainera, ikerketaren arabera, planeta horietako tenperatura baxu samarrari esker, litekeena da azalean ur likidoa egotea.

Itzuli