Primate baten klonazioa

Fitxa teknikoa:

2018ra arte, zelula somatikoen transferentzia nuklearraren bidezko klonazioak arrakasta lortu zen 23 ugaztun-espezietan, ardiak eta txakurrak barne.

Giza-klonaziorako aurrerapausoa

Urte hartan, teknika honek emaitza onak izan zituen tximuetan ere, makakoetan alegia. 

Zalantzarik gabe, giza-klonaziorako aurrerapauso garrantzitsua da; izan ere, primate ez-gizatiar horiek eredu bikainak dira horiek primateetan baino ematen ez diren funtzio fisiologikoak aztertzeko eta giza-gaixotasunen aurkako tratamendu terapeutikoak garatzeko.