Project Description

Itzuli

Parisko Akordioa sinatu dute

Fitxa teknikoa:

Klima Aldaketari buruzko Nazio Batuen Esparru Hitzarmenaren barruan sinatu den Parisko Akordioa, klima-aldaketaren aurkako neurriak hartu eta horren ondorioetara egokitzeko premiari buruzko lehen akordio globala da.

Eragileen konpromisoa

Akordioa, gutxienez, Konbentzioko 55 kidek onartu eta berretsi behar zuten (berotegi-efektuko gas isurketen % 55 inguru eragiten dutenak), eta handik hogeita hamar egunera sartu zen indarrean, 2016ko azaroaren 4an.

Hauek izan ziren inplikatutako aldeek hartu zituzten konpromiso nagusiak: mende honetan tenperatura globalaren igoera 2 gradu Celsiusetik behera mantentzea eta, aldi berean, tenperaturaren igoera 1,5 gradutik gorakoa izan ez dadin saiatzea.

Itzuli