Project Description

Itzuli

Lehen gizaki hibridoa: erdi neanderthala, erdi denisovarra

Fitxa teknikoa:

Neandertalak eta denisovarrak duela 390.000 urte baino gehiago banandu ziren desagertutako hominido taldeak dira. 2018an, ikertzaile talde batek Denisova II deritzon genoma aurkeztu zuen, Errusiako Denisova leizean aurkitutako hezur-zati batetik ateratakoa. Hezur-fosil horien jabeak ama neandertala zuen eta aita denisovarra.

Ohiko nahasketa

Sekuentziatutako espezimen arkaikoen kopuru txikiaren harira, aurkikuntza honek zera iradoki du, garai hartan hominido-taldeen arteko nahasketa ohikoa zela.

Horrekin batera, neandertalek Eurasiako ekialdetik mendebalderantz egindako migrazioak duela 120.000 urtez geroko uneren batean gertatu zirela argitu du.

Itzuli