Project Description

Itzuli

Konposatu organiko makromolekularrak Entzeladoko ur sakonetan

Fitxa teknikoa:

Entzelado deritzon Saturnoren sateliteetako batean, urezko ozeano bat dago harrizko nukleoaren gainean, izotzezko azal batez estalita. Azalean irekitako arrakalen bitartez, Entzeladok ozeano horretatik datozen izotzezko aleak eta lurruna botatzen ditu espaziora.

Biziaren susmoak

Nukleo porotsuaren barruko jarduera hidrotermikoa mareen disipazioaren eraginez gertatzen zela susmatzen zen. 2017ra arte, konposatu organiko sinpleak baino ez ziren ikusi, nagusiki 50 unitate atomikotik beherako masa molekularrak zituztenak.

 Urte hartan, ordea, ikertzaile talde batek egiaztatu ahal izan zuen Entzeladok igorritako izotzezko aleek material organiko makromolekular kontzentratu eta konplexuak zituztela, 200 unitate atomikotik gorako masa molekularrekoak. Aurkikuntza honen harira, satelitean bizitza mikrobianoa egon daitekeen susmoa zabaldu da.

Itzuli