Kimika kuantiko topologikoa
Fitxa teknikoa:
Aurreko hamarkadan, isolatzaile topologiko eta erdi metalen arloan izandako aurreikuspen eta aurkikuntza esperimentalen itxurazko arrakastak funtsezko akatsa ezkutatzen zuen: materialen datu-baseetan dauden konposizio definituko 200.000 konposatuetatik, ehunka batzuk besterik ez dira topologikoki garrantzitsuak.

Material ez-magnetikoei buruzko teoria berritzaile eta osoa
Hain arraroak dira isolatzaile topologikoak, ala ez dakigu bilatzen? Galdera honi erantzuteko, 2017an, ikertzaile talde batek, topologiaren eta elektroien portaeraren arteko lotura nabarmentzen duen banda elektronikoen teoria berri eta osoa proposatu zuen.
Ikertzaileek, balizko banda-egiturak sailkatu zituzten orbital atomiko lokaletatik sortzen diren kristal-simetriako 230 taldeetarako, topologikoki hutsalak ez direnak bereizteko. Banda topologikoei buruzko teoria berriak egun ezagutzen diren isolatzaile topologikoetan sakondu zuen, isolatzaile topologikoak izan daitezkeen beste hainbat aurreikusiz.