Project Description

Itzuli

Higgsen bosoi bat aurkitu dute

Fitxa teknikoa:

Higgsen bosoia partikulen fisikaren eredu estandarrean proposatutako oinarrizko partikula bat da eta 2012an behatu zen lehendabiziko aldiz, hainbat hamarkadatako ikerketaren ondoren; izan ere, Peter Higgsek eta beste ikertzaile batzuek hirurogeiko hamarkadan argitaratu zituzten beren iragarpenak.

Argitu beharreko enigma

Urtebete beranduago, aurkitutako partikularen inguruko datu gehiago bilduta, Higgsen bosoiarekiko antzekotasunak oraindik handiagoak zirela ziurtatu zuen CERN zentroak. Beste partikula batzuekiko elkarreragina eta propietate kuantikoak izan zituzten oinarri, nagusiki.

Hala ere, argitzeke dago oraindik eredu estandarreko Higgsen bosoia ote den, edo zenbait teoriak eredu estandarretik harantzago iragarritako bosoi arinagoa.

Itzuli