Grabitazio-uhinak antzeman dituzte
Fitxa teknikoa:
Erlatibitateari buruzko teorian, Albert Einsteinek grabitazio-uhinen existentzia iragarri zuen, gorputz masibo azeleratu batek espazio-denboran perturbazioak eragin ditzakeela ziurtatu zuelarik.

Zulo beltzen arteko bat-egitea
2015ean, Einsteinen ikuspegia errealitate bihurtu zen, zulo beltzen arteko talkak eragindako grabitazio-uhinak lehenengo aldiz detektatu zirenean. Zulo beltzen arteko bat-egitearen lehendabiziko froga ere izan zen.
LIGO Scientific Collaboration behatoki bikiek grabitazio-seinale horiek behatu zituzten, baina grabitazio-uhinen detekzioa urtebete geroago eman zuten ezagutzera, lortutako emaitzak aztertu ondoren.