Project Description

Itzuli

Fotoi baten telegarraio espaziala Lurretik

Fitxa teknikoa:

Star Trek serieak eta zientzia-fikzioaren arloko ikus-entzunezko beste ikono batzuek telegarraioa eman zuten ezagutzera XX. mendean. 2017an, Txinako ikertzaile talde batek fikzioa errealitate bihurtu zuen, Lurretik egindako historiako lehendabiziko telegarraio espaziala gauzatu zutenean.

1.400 kilometrotik gora

Dena den, pertsona baten ordez, Lurretik 1.400 kilometrotik gorako orbitan zegoen Micius sateliteraino telegarraiatu zutena fotoi bat izan zen, ikerketa taldeak iragarri zuenez.

Gertaera honek berebiziko garrantzia izan dezake Internet ultraseguru eta bat-batekoa garatu ahal izateko, zeinetan, fotoi-multzo batean kodifikatutako informazioa, berehala eta hautsi gabe, dagokion multzoan agertuko litzatekeen.

Itzuli