Project Description

Itzuli

Enbrioi-garapenaren behaketa, genez gene

Fitxa teknikoa:

Ernaldutako arrautza bakar batek gorputz heldua osatzen duten zelula, ehun eta organo mota guztiak nola sorraraz ditzakeen ulertzea biologiaren misteriorik handienetakoa izan da betidanik. Gelaxka bakarreko sekuentziazio-teknologien eta tresna konputazionalen arteko konbinazioari esker, 2018an, orain arte prozesu horretaz lortu den irudirik zehatzena atera zen.

Zebra-arrainaren enbrioiak

Ikertzaileek zelula gehienen jarduera genetikoaren hainbat argazki atera zituzten, zebra-arrainaren edo igelaren enbrioien garapenean. Gero, datu horiek bildu zituzten, minutu gutxi batzuetako zein hainbat ordutako tarteen arabera, enbrioi horien bilakaerari buruzko istorio koherenteak osatzeko, zelulaz zelula.

Analisiek zenbait sorpresa ere ekarri zituzten; adibidez, zelulek jarduera genetiko espezifikoko profilak garatzen dituztela hasieran zelula mota bakoitzerako, baina geroxeago, zelula batzuk dagokien garapen-bidetik desbideratzen direla. Ikerketa horiek, halaber, garrantzizko informazioa ekar diezaiekete zelula amen arloko zientzialariei edota hainbat zelula mota fabrikatu nahi dituzten ehunen ingeniariei.

Itzuli