Adimen artifizial bat poker jokalarianiztunean nagusitu da

Fitxa teknikoa:

Programa informatikoek gizakien gainean duten nagusitasuna frogatuta zegoen aurretik bi pertsonaren arteko zenbait jokotan: xakea, Go jokoa edo Texas hold’em póker delakoa. Nolanahi ere, poker partidetan sei jokalarik parte hartu ohi dutenez, erronka askoz ere handiagoa zen adimen artifizialarentzat.

Sei jokalari desberdin

2019an, bi ikertzailek garatutako programa batek pokerreko sei jokalari desberdin garaitzen ikasi zuen, poker jokalarianiztuneko partida batean.

Pluribus izena du adimen artifizialeko programak, eta pokerreko jokalari profesionalak garaitzeko gai izan zen jokalarianiztuneko partida batean, karta-joko honen bertsiorik ezagunenean (Texas hold’em delakoan).