Itzuli

NAUKAS BILBAO

Fitxa teknikoa:

Zientzia, umore ukitu batekin

Naukas Bilbao formatu handiko zientzia-dibulgazioko ekitaldia da eta Bizkaia Zientzia Plaza ekimenaren barruan antolatzen da 2018az geroztik. Azken edizioan, hamarna minutuko 60 hitzaldi inguru eskaini zituen bi egunetan (ostirala eta larunbata). Alabaina, Naukas ez da bakarrik zenbakietan azal daitekeen ekitaldia. Ikerketa zein dibulgazio zientifikoaren arloko hainbat hizlarik esketxak, parodiak, musika-ikuskizunak eta abar txertatu ohi dituzte beren agerraldietan, era askotako diziplinak (umorea, musika, artea…) erakusketa zientifikoaren zorroztasunarekin uztartuz paregabeko ikuskizun aparta osatuz.

Hasieran, Amazings deitzen zen Naukas eta 2011n antolatu zen estreinako aldiz Bilbon; bi egunetan 33 hitzaldi bildu zituelarik. UPV/EHUko Bizkaia Aretoan egiten zen, baina edukiera premiek behartuta, 2017tik aurrera, Euskalduna Jauregiko auditorioan egiten da.

Ekitaldiarekin batera, zientzia-liburuen azoka txiki bat ere antolatzen da, Euskalduna Jauregiko ataria zientzia-dibulgazioaren munduko azken nobedadeak dituen ‘liburu-denda’ txikia bihurtuz.

Naukas Bilbao erakunde hauen arteko lankidetzak ahalbidetu du:

Itzuli