Itzuli

JAKINDURIEK MUNDUE ERREKO DAU!

Fitxa teknikoa:

Bertsolariak eta zientzialariak oholtza gainean

Ukitu berezia duen dibulgazio-ikuskizuna da Jakinduriek Mundue Erreko Dau!. Hamar urte hauetan antolatutako formaturik berezienetakoa da, agertoki berean biltzen baitutu zientzialariak eta bertsolariak.

Ikuskizunean, zientziaren arloko profesionalek 10 minutuko hitzaldi laburrak eman eta bertsolariek bat-bateko bertsoekin erantzuten diete, hizlariek azaldutakoan oinarrituta. Hori guztia, noski, euskaraz.

Euskal zientzia eta kulturaren arteko fusioa zabaldu dugu Bizkaian, Gipuzkoan, Araban eta Nafarroan zehar jardunaldi honi esker eta 2017tik Bizkaia Zientzia Plazari atxikituta dago

Jakinduriek Mundue Erreko dau erakunde hauen arteko lankidetzak ahalbidetu du:

Itzuli