Itzuli

CIENCIA SHOW

Fitxa teknikoa:

Zientzia informala, gazteek eta gazteentzat kontatua

Zientzia eta berezkotasuna guztiz bateragarriak dira. Horregatik, zientziarekiko interesa sustatu eta gazteen jakin-mina pizteko, Ciencia Show hezkuntza-programa antolatu dugu Big Van monologista-talde zientifikoarekin batera.

Umorea eta zientzia uztartzen duten bakarrizketa saio batera doaz ikasleak, gerora bideo labur bat grabatzeko, gai zientifiko bat umore ukitu batekin jorratzen den monologo batekin. Aldi berean, prestakuntza-ikastaroa eskaintzen zaie parte hartzen duten irakasleei.

Finala Bilbon egiten da, Bizkaia Zientzia Plaza jaialdiaren barruan, eta bost finalistek epaimahaiko kideen aurrean aurkeztu behar dituzte beren monologoak, monologista onei dagokien karismarekin.

Ciencia Show erakunde hauen arteko lankidetzak ahalbidetu du:

Itzuli